Dona Katona
Ongi etorri!
2017ko
abenduaren 18an sortu da, Dona Katona izeko ekimenaren bloga. Txikitasunetik
hasiko gara pausuak ematen eta gure helburua azken batean, hezkuntzako
profesionalen instrumentu baliagarri bilakatzea izango da. Zein da gure helburu
orokorra? Haur Hezkuntza etapari begira, haur literatura eta erregistro
literario baten bilduma osatzea. Ipuinak, kantuak, olerkiak, jolasak... berriak
edota zaharrak. Transmisio zubiak eraikitzea da gure nahia, euskara eta euskal
kulturak eskaintzen diguna, edozein irakasle, guraso edota familiaren esku
jarriz.
Dona
Katona ekimena, Haur Hezkuntzan graduatutako eta egun BERRIMET masterreko hiru
ikaslek osatzen dugu, hala nola, Larraitz Esnaolak, Alaine EgaƱak eta Unai
Ormaetxeak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina