Dona Katona
Ongi etorri! 2017ko abenduaren 18an sortu da, Dona Katona izeko ekimenaren bloga. Txikitasunetik hasiko gara pausuak ematen eta gure helburua azken batean, hezkuntzako profesionalen instrumentu baliagarri bilakatzea izango da. Zein da gure helburu orokorra? Haur Hezkuntza etapari begira, haur literatura eta erregistro literario baten bilduma osatzea. Ipuinak, kantuak, olerkiak, jolasak... berriak edota zaharrak. Transmisio zubiak eraikitzea da gure nahia, euskara eta euskal kulturak eskaintzen diguna, edozein irakasle, guraso edota familiaren esku jarriz. Dona Katona ekimena, Haur Hezkuntzan graduatutako eta egun BERRIMET masterreko hiru ikaslek osatzen dugu, hala nola, Larraitz Esnaolak, Alaine EgaƱak eta Unai Ormaetxeak.