Blogaren egitura



Dona Katona ekimena nondik nora doan hobeto ulertzeko eta, era berean blog honen egituraketa argiago ikuste aldera, hona hemen proiektuaren eskema orokor bat.

Denbora-lerro jakinik gabeko instrumentua

Dona Katona ekimena ez da unitate edo sekuentzia didaktiko zehatz baten parte izateko sortua izan, hau da, ez gara orri honen sortzaileok izango,  bertan eskainitako materiala,  noiz edota nola erabili esango dugunak. Gauzak horrela, hezitzaile bakoitzak hautatu eta antolatu beharko du bere lana. Hori dela eta ezin zehaztu dezakegu denbora-lerro zehatzik, ipuin, istorio, ahotsotitz eta abar zehatzak erabiltzeko. Are gehiago, ez dugu onuragarri izango litzatekeenik sinesten, Dona Katonako materiala, inork denbora lerro jakin batera eramatea. Zergatik hau baina? Bada bertan aurkitzen den materiala, aro eta zeregin ezberdinen aurrean erabilgarria izango zaigulako. Haur literatura (ahozkoa edo idatzizkoa), nahiko gauza neutroa da ("lehengai" bat) eta komunikatzaile izango denak emango dio honi nahi duen forma, honek bilatu nahi duen eraginaren baitan. Hori dela eta, hezitzailea bera izango da, material bakoitza zein adin tarteko ikasleei dagokien zehaztuko duena (zentzu bati jarrai), nahiz eta askotan, aholku batzuen aurrean ere ikusiko dugun gure burua. 



Iruzkinak