Gaur zer berri?
Gure gaiarekin erlazionatutako web orrialdeak
- Haur literatur aretoa : ume eta gaztetxoen artean irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea du helburu Haur Literatura Aretoak. Adin bakoitzera moldatuz, formatu ezberdinetako ekintzak martxan jartzen dituzte: ipuin antzeztuak, ipuin kontaketak, antzerkiak... Urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat ere argitaratzen dute liburuak hautatzerako orduan irakasle, ikasle zein gurasoentzat tresna erabilgarria izan dadin. Ekimen hau Durangoko Berbaro Elkarteak ( euskararen suspertze lanetan dihardu) sortu zuen. Web orrialde oso interesgarria den arren, guraso zein hezitzaileei "Irakurgida" eta "Dokumentazioa" atalak gomendatzen dizkizuegu. Irakurgidan ipuin eta liburu gomendagarriak aurkitu ditzakezue; dokumentazioaren atalean, ume eta gazteekin gai konkretu bati buruzko lanketak egiteko material ugari dago.
- Aittu! : Patxi Eizagirreren web orrialde honetan etxeko edota eskolako txiki eta gazteekin erabiltzeko baliabide asko daude: bideoipuinak, audioipuinak, narrazioak, olerkiak, mitologiaren txokoa...
- Maliren ipuinak: guraso batzuek sortutako blog bat da ipuin ezberdinak ezagutzeko aukera ematen duena. Ipuinak aurkezten dituzte eta horien inguruko iritzia ematen dute.
Gure gaiari buruzko artikuluak
- Lehen letren lilura : Zer da haur eta gazte literatura? Zertarako balio du liburu batek? Zein rol hartu beharko lukete bitartekariek irakurzaletasuna sustatzeko momentuan? Sekula horrelako galderarik planteatu al diozue zuen buruari? Artikulu honetan Mariasun Landa, Yolanda Arrieta eta Leire Bilbao idazleek galdera horiei erantzuna ematen ahalegindu eta aldarrikapen bat edo beste egiteko aprobetxatuko dute.
- Haur literatura eta hiztegia: hausnarketarako artikulu bikaina da. Umeak hitzik gabe geratzen ari direla dio artikulu honetako autoreak. Gaur egungo haur literaturako hiztegia gero eta pobreagoa, sinpleagoa dela diosku eta, egoera horri aurre egiteko proposamenak luzatzen dizkigu bakoitzak bere etxe edota eskolatik aldaketarako bideari ekiteko. Artikulua arretaz irakurtzera gonbidatzen zaituztet, baita bertan txertatuta dauden bideoak ikustera.
- Haur literatura eta heriotza : heriotza gai tabua da, gai delikatua. Eskolan zein etxean gai honi buruzko azalpenak txikitxoei eman behar dizkiegunean, ez gara eroso sentitzen. Artikulu honek egoera horietan zuen esku-hartzea zein izan beharko litzatekeen argitzeko eta haur literaturak erronka horri eskaintzen dizkion aukerak ezagutzeko baliagarria da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina