Zergatik Dona Katona?
Dona Katona ekimena
2017ko abenduaren
18an sortu da, Dona Katona izeko ekimenaren bloga. Txikititasunetik hasiko gara
pausuak ematen eta gure helburua azken batean, hezkuntzako profesionalen
instrumentu baliagarri bilakatzea izango da. Zein da gure helburu orokorra? Haur
Hezkuntza etapari begira, haur literatura eta erregistro literario baten
bilduma osatzea. Ipuinak, kantuak, olerkiak, jolasak... berriak edota zaharrak.
Transmisio zubiak eraikitzea da gure nahia, euskara eta euskal kulturak
eskaintzen diguna, edozein irakasle, guraso edota familiaren esku jarriz.
Dona Katona
ekimena, Haur Hezkuntzan graduatutako eta egun BERRIMET masterreko hiru ikaslek
osatzen dugu, hala nola, Larraitz Esnaolak, Alaine EgaƱak eta Unai Ormaetxeak.
Irudi bidez eta modu entretenigarri batean, ekimenari buruzko ideia zabalago bat egiteko, hona hemen, gure bideo informatibo partikularra: Dona Katona: Aurkezpen bideoa. Bertan aurkituko duzu guri buruz jakin beharreko guztia.
Honetaz gain eta Dona Katona ekimena, "eman eta jaso" egiteko zerbait dela pentsatzen dugunez, jarraian betetzea gustatuko litzaigukeen erabilgarritasun testa uzten dizugu: Dona Katona ekimena: erabilgarritasun testa. Zure iritzi kritiko eta proposamenek, proiektuari indarra eman diezaiokete. Animatu Zaitez!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina